MATT: Badakit! Faroak!
KATE: Nola?
MATT: Ez dituzu faroak ikusten? Txiki-txikiak... Autoei bidea egiteko izan daitezke, handiek itsasoan itsasontziei bezala. Baina hauek mugitu egin daitezke, eta auto bakoitzari bere ibilbidea markatzen diete momentuan, ez galtzeko eta...
KATE: Eta nork mugitzen ditu?
MATT: ...farozainek!
KATE: Baina autoek badituzte beren argiak.
MATT: ...
KATE: Pospoloak izan daitezke!
MATT: Bai?
KATE: Bai! Begira! Parte zuria da heltzeko makila eta biribil horia burua! Eta guztien tartean dauden zerrenda luze horiek pizteko zintak… zzzzzzzzt!
MATT: Eta zergatik daude hain sakabanaturik?
KATE: Ba horregatik! Pospoloak bixi-bixi kutsatzen dira! Eta arriskutsuak izan daitezke! Izkinekoa piztuz gero beste guztiak bata bestearen atzetik joango dira: ttup-ttup-ttup-ttup... su artifizialak bezala! Baina tarteekin agortu egiten dira, hurrengoarengana heldu aurretik.
MATT: Lodiegiak dira pospoloak izateko.
KATE: ...
MATT: Eeeeee! Argizarizko margoak! Bai, ezta?
KATE: Horiak denak?
MATT: Zergatik ez!
KATE: Zer marraztuko duzu horiarekin bakarrik? Ez daude hainbeste gauza hori!
MATT: Nola ezetz: Eguzkia, limoia, McDonald's-eko M-a... limoizko izozkiak...
KATE: Ez du balio limoizko gauza gehiago esateak.
MATT: ...eskolako autobusak...
KATE: Hori tranpa da, Matt.
MATT: ...
KATE: Ez dut gehiago jolastu nahi.
MATT: Nik ere ez. Aspertu naiz.
KATE: Jaitsiko gara?
MATT: Bai. Aizu... non uste duzu daudela falta direnak?
KATE: Nola falta direnak?
MATT: Lehen ez al zuten autobusek aparkaleku osoa betetzen? Nora joan dira beste guztiak?
KATE: Ihes egingo zuten... Nork bueltatu nahi du eskolara udan?
MIRA
Zer ikusi

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu