ZINEMA. Gaur iluntzean emango ditu Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak. Sariketa horretan garaikurrak jasotzeko izendatuak dira euskarazko bi film, bai eta euskal herritarrek zuzendutako bi erdal film ere —Alauda Ruiz de Azua zuzendutako Cinco lobitos eta Mikel Gurrearen Suro—.
Fermin Muguruzaren Black is beltza II: Ainhoa filmak animaziozko film luzerik onenaren saria jaso dezake gaur. Paul Urkijoren Irati lana, berriz, bost Goya jasotzeko hautagai da; hain zuzen ere, gidoi egokiturik onenarena, ikusizko efekturik onenarena, jantzi diseinurik onenarena, kanturik onenarena eta jatorrizko musikarik onenarena.
Film laburren sailean, berriz, Estibaliz Urresolaren Cuerdas dokumentala fikziozko film laburrik onenaren sarirako hautagaietako bat da. Eta, interpretazioaren atalean, Telmo Irureta aktore berririk onenaren sarietarako izendatu dute Fernando Francoren La consagración de la primavera pelikulan egindako lanagatik.
Zenbait euskal ekoizpen lehian gaur Goya sarietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu