'Zazpikoloroa' diskoa kaleratu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Izen bereko ikuskizuna martxan dago jada; hurrengo saioak Markina-Xemeinen eta Eskoriatzan izango dira

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Zazpikoloroa diskoa (Elkar) kaleratu dute, 19 kantuz eta beste horrenbeste ipuinez osatutako lana. Xabier Zabala musikariak landu ditu doinuak; hitzak sortzen, soinu tresnak jotzen eta abesten, berriz, hainbat lagun eta elkartek parte hartu dute.

Horrekin batera, izen bereko ikuskizunaren berri ere eman dute. Zazpikoloroa emanaldian mundua koloreztatuko duen hegazti bat jaioko da biharamun goizean, baina Belekoi Andereak haren arrautza bahituko du, eta pailazoek hori berreskuratzen lagundu beharko diote. Bihar Markina-Xemeinen (Bizkaia) emango dute saioa; etzi, Eskoriatzan (Gipuzkoa); eta igandean, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.