Musika Aitzakia zikloaren barruan, Donejakue bidearen itsasaldeko ibilbideko beste etapa bati ekingo dio, gaur, Hamabostaldiak. Musikaz girotutako txango honek Zarautz eta Getariako Askizu auzoa lotuko ditu.
Goizean ekingo diote, 10:00etan, Zarauzko San Pelaio baselizaren parean, zortzi kilometroko ibilbideari, eta Aratz Olaizola trikitilari zarauztarraren eta Eneritz Urrutia pandero jotzaile arrasatearraren doinuek girotuko dute txangoa. Bidearen erdialdean, 11:00 inguruan, geldialdia egingo dute Ameztoi Txakolindegiaren parean. Han, atseden hartzeaz gain, Ertizka Otxotearen kontzertua entzuteko aukera izango da. Ramon Beraza ariko da zuzendari lanetan, eta Miguel Angel Segarra, berriz, baritono bakarlari gisa. Venancio Larrea, Aita Madina, Serge Jaroff, Jose Uruñuela eta Eduardo Mokoroaren lanak interpretatuko dituzte.
Askizuko baselizara 12:30 inguruan helduko direla dago aurreikusita, eta, han, Gazte Alaiak Txistulari taldeak egingo die harrera ibilbidea amaitutzat emateko.
Zarauztik Getariarako txangoa girotuko du Hamabostaldiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu