Zarauzko Photomuseumak argazkiaren eguna ospatuko du etzi

Astelehenean sarrera doakoa izango da; film labur bat aurkeztuko da, eta bi erakusketa inauguratuko dituzte

Erredakzioa
Donostia
2013ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
1839ko abuztuaren 19an aurkeztu zen Parisko Arte Ederren eta Zientzien akademietan Nicephore Niepce eta Loius Jacques-Mande Dagerrek asmatu zuten dagerrotipoa. Data hori ofizialki argazkiaren sorreraren egun gisa hartzen da, eta geroztik egun hori Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna da. Zarauzko Photomuseumen egun hori ospatzeko egitaraua antolatu dute, etziko. 11:30ean, arbaso euskaldunak zituen Dagerreren oroitarrian aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egingo dute, eta bertsolariak izango dira. 12:00etan, Cruce de vías (Bideen gurutzatzea) Begoña Rodriguezen zuzendaritzapean Zornotzan (Bizkaia) grabatutako film laburra proiektatuko dute. 13:00etan, aldi baterako bi erakusketa berri inauguratuko dituzte: Ferrotipoa eta Japoniarako bidaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.