KRITIKA. Musika

Zaparra

2024ko irailaren 29a
05:00
Entzun

zAPARRA

Rock zuzena, azkarra eta frenetikoa, Hard Rockaren lurraldean era erosoan murgiltzen dena. Kantuek izpiritu rockandrolleroa irradiatzen dute hasieratik bukaerara: ia Glam Rock notak dakarzkigun Orbanak iruditan kantutik hasi eta amaieraraino. John wine, beste gehienak bezala, riff oso eraginkor baten jabe da, eta Pello Artaberen kolaborazioak dena esaten du: Niko Etxart eta Eskean Kristorekin antzekotasunak agerian daude, rock and roll gitarreroagoa lantzen duten arren. Kantu motz eta bizkorrek ere funtzio erabakigarria betetzen dute, hala nola Flema, Blai edo Tripazorri-k. Gainera, Itxarongela-k ematen duen nolabaiteko deskantsua bereziki aproposa da besteen eraginkortasuna handitzeko. Errepika kutsakorrek (Flema, Nun gaude?...) rock makina ehuneko ehunean martxan jartzen dute. Behar-beharrezko diskoa, eta behar-beharrezko taldea.

Zaparra taldearen 'Azalberritzen' diskoa.
Zaparra taldearen 'Azalberritzen' diskoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.