HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Bisitari bitxia'

Zaharrak berritzen

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Idazlea: Gracia Iglesias. Ilustratzailea: Vicente Cruz. Itzultzailea: Aitor Arana. Argitaletxea: Mezulari.

Haurrak adinean aurrera egin ahala emozio berriak agertzen dira kontakizunen errepertorioan. Hasierako kantuak barregarriak diren kontuekin tartekatzen dira, eta azken horiek garapen handiagoa duten beldur atabikoen ipuinen zubi dira, hala nola hiru txerrikumeena, edota zazpi antxumeena. Lehen garai horietan, haurrak ez du irakurtzen, emozioen bidez kudeatzen ditu bizipenak, eta errealitatearen eta fikzioaren arteandiotenez ez daki bereizten.

Hortik gutxira, ordea, haurrak jauzia egiten du. Irakurketarako prest dagoela adierazten duten zantzuak erakusten hasten da, eta era desberdinean bizitzen du fikzioa, errealitatetik bereizten ikasi duelako dagoeneko. Garai honetan kokatzen da, besteak beste, eskuartean dugun Bisitari bitxia, zeinak izuaren bidezko umorea bilatzen duen, agertoki, aktore, zein gidoi ezin aproposagoekin.

Tamaina handiko album ilustratu guztiak bezala, irudien indarra baliatzen du aspaldiko ipuin zahar gaurkotu honek. Barre urduria, izua... sentitzen direnean gozamena izaten da. Are handiagoa gozamena taldean, ahoz-gora irakurrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.