Danajan
'Zabor hipersonikoa'
Argitalpena: Egilea editore.
Lehenengo hilabeteetan misterio handiz inguratuta egon zen proiektu hau bideoklipak sareetan jartzen hasi zen 2021eko urtarrilean, Satan txiki izeneko pieza luze eta aztoratzailearekin. Kantu instrumental honen bihurguneetan ikusmolde progresiboa ere ez baitzen falta diskoak dituen zazpi minutu frenetikoetan. Kantu bakoitzeko bideoklip bat; hori izan zen egitasmo honen ardatza, prozesuak iraun zituen hogei hilabeteetan. Rafa Cabezaren taldea zela jakin genuen gero, eta, taldekide ezberdinek parte hartu zuten arren, azkenean laukotea guztiz osatuta gelditu zen. Kantuak abiadura eta punk rock kutsu handiagoa hartzen joan ziren, zenbaitthrash traza ahaztu gabe. Azken emaitza, pisu handiko lan mardula, garai berrien komunikazio estrategiei guztiz egokitutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu