Uribe Kostako Bertsolaritza (1900-1980) liburua kaleratu du Fredi Paia bertsolariak (Getxo, 1981). XX. mendean eskualdean bertsolaritzak bizi izan dituen egoerak ikertu eta dokumentatu ditu. Horretarako, dokumentazioaz gain 30 elkarrizketa baliatu ditu Paiak. Herriz herri zein bertsolari izan ziren, bertsolariak non batzen ziren, bertso saioak nola antolatzen zituzten eta bertsolaritza nola transmititzen zen ikertu du, besteak beste. Paiaren arabera, bertsolari gehienek bazuten ezaugarri komun bat, amek bertsotan egiten zietela. Mende hasieran ia-ia eremu publikoan jardun zuten hiru andrazkori buruzko informazioa ere topatu du.
Uribe Kostan nabarmentzeko koplaritza tradizioa egon dela ondorioztatu du Paiak ikerketan, baita bestelako metrika eta doinuak erabiltzen zituztela ere. Horren harira, askotan musikarekin lagunduta abesten zutela adierazi du. Gerra osteko denboran koplatan gaztelera eta euskara nahasten direla argitu du Paiak: egoera eta unearen arabera, bertsolariek batean edo bestean egiten zuten. Horrez gain, bederatzi bertsolariren bizi-istorioak jaso ditu liburuan.
XX. mendeko Uribe Kostako bertsolaritzaren historia ikertu du Fredi Paiak
Andrazkoen transmisio lana, koplarien ugaritasuna eta beste hainbat datu jaso ditu, 30 elkarrizketa eginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu