XVI. XVI. mendeko Euskal Herria aztertuko dute Aramaioko III.Uda Ikastaroetan

Erredakzioa
2004ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Arabako Foru Aldundiak eta Aramaioko Udalak antolatuta, eta EHUren babesarekin, uztailaren 6tik 9ra hirugarren Uda Ikastaroak egingo dira Aramaion (Araba). XVI. mendeko Euskal Herria izango da aztergai. Herriko kultur-etxean egingo dira saioak, 16:00etatik 20:00etara.

Uztailaren 6an, Juan Perez de Lazarraga eta haren garaiko kultura, hizkuntza eta ideologiaz ariko dira Joseba Lakarra, Pruden Gartzia Isasti, Juan Vidal-Abarca eta Borja Aginagalde.Bigarren egunean, Erreformak eta Kontraerreformak Euskal Herrian izan zuen islan sakonduko dute. Jose Ignacio Telletxea, Philippe Chareyre eta Henrike Knörr izango dira hizlari.Hirugarren saioan, 1500 eta 1600 urteen artean Ameriketara joan ziren euskaldunak izango dira protagonista, eta Michael Barkham, Agustin Azkarate, Julio Nuñez, Oscar Alvarez eta Margarita Serna hizlariak.Azken egunean, uztailaren 9an, Foru-oharpenaren aurrekariak aztertuko dira Jose Ramon Diaz de Durana, Lourdes Soria, Juan Madariaga eta Gregorio Monrealen eskutik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.