Laket zaitut bestetan ez
[bezala isila
zaudelako bertan ez bazina
[bezala,
eta urrutitik zara nire
[mintzoaren bila,
eta ukitzerik ezin zaitu nire
[ahotsak.
Zure begiek dirudite aire
[hegalak hartuak
eta musu batek itxi balizu
[bezala ahoa.
Den-denak batera dira
[banan-banan nire arima
horrek berpizten zaitu den-
[denetik, nire arimaz betea.
Amets-gogoaren tximeleta,
[antza duzu nire arimaren,
eta malenkonia hitzaren
[antza.
[...]
Laket zaitut bestetan ez
[bezala isila
zaudelako bertan ez
[bazeunde bezala.
Hotz eta mingarri hila bazina
[bezala.
Hitz bat orduan, irrifarre bat
[aski.
Eta alai nago, egia-egiatan ez
[delako benetako.
Liburua: Amodiozko hogei poema eta kanta bat bakar-mindua (Baigorri, 2004).
Itzultzailea: Jose Luis Padron.
PASARTE HAUTATUA. Pablo Neruda
XV
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu