Bertsolaritza

Xilaba irailaren 18an hasiko da

Iaz, pandemia zela-eta etorri neurriengatik, gelditu behar izan zuten Xilaba Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko bertsolari txapelketa. Hastetik antolatu behar izan du berriz Bertsularien Lagunak elkarteak.

Ortzi Idoate (elkarteko sustapen arduraduna), Xumai Murua (elkarteko lehendakaria), Pettan Prebende eta Aitor Servier bertsolariak Xilabaren afixarekin. GUILLAUME FAUVEAU
Ipar Euskal Herriko Hitza
2021eko irailaren 7a
12:27
Entzun

Astearte goiz honetan aurkeztu du Bertsularien Lagunak elkarteak 2021eko Xilaba. 2020. urtea marraturik agertu dute komunikazio euskarrien azalean, nahi gabe eta atsekabez gelditu behar izan baitzuten txapelketa iaz. 28 bertsolarik hasi bazuten Xilaba joan den urtean, aurten 24k eman dute izena. Lau kanporaketa eginen dituzte, irailaren 18tik hasiz, Makean (Lapurdi); hiru finalerdi eta finala, azaroaren 13an, Donibane Lohizunen. Zortzi saio izanen dira denetara.

Ikus-entzuleak errezibitzen dituzten gertakariei legeak behartu neurriak jarraituz eginen da Ipar Euskal Herriko txapelketa hau; osasun ziurtagiria eskatuz, hots.

Nafarroako eta Bizkaiko txapelketekin batera gertatzen da Xilaba, pandemiak eragin aldaketak direla kausa. Bertsozale elkartean lurraldeen artean koordinatuz antolatu dituzte saioak, eta, bereziki, finalak, ez daitezen batean gerta. Ipar Euskal Herritik, jada sailkatuak diren Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariez gain, beste 3 sailkatuko dira Xilaba honetatik heldu den urtean egitekoa den Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusirako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.