Irudia. Getxo
XENPELAR ETA CHOPIN, ELKARREKIN
BERRIAren 10. urteurrena ospatzeko biraren barruan, Bi arreba ikuskizuna eskaini zuten Andoni Egaña bertsolariak eta Xabi Lizaso piano jotzaileak, atzo, Areetako Andres Isasi musika eskolan, Getxon. Chopinen doinuak eta Xenpelarren bertsoak uztartu zituzten biek. Ospakizunen harira, gaur Garik kontzertua emango du Altsasun (20:00), eta Zarautzen bertso trama izango da, Egaña, Uxue Alberdi, Amaia Agirre eta Amets Arzallusekin (22:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu