Xabier Olasok irabazi du Zarate saria, 'Erraldoiak' izeneko kontakizunarekin

2016ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LITERATURA. Xabier Olasoren Erraldoiak kontakizunak irabazi du aurtengo Mikel Zarate haur literaturako saria. Hamabi lan lehiatu dira, eta erraldoi familia baten gorabeherak oinarri dituen ipuina hautatu dute epaimahaikideek —Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek—. Liburua udazkenean kaleratuko du Elkarrek. Argitaletxe horrek eta Lezamako Udalak bosgarrenez antolatu dute sariketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.