Xabier Leteri eskaini dio 'Hegats' literatur aldizkariak 47. zenbakia

Jose Angel Irigarai, Lourdes Otaegi, Joxerra Gartzia eta Antton Valverderen testuak jaso ditu, besteak beste

Erredakzioa
2011ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Joan den abenduan hil zen Xabier Lete poeta eta abeslaria, eta hari eskaini dio Hegats literatur aldizkariak 47. zenbakia. Haren poetika eta oro har, bere sorkuntza aztertu ditu Jose Angel Irigaraik Xabier Lete, lore gorrien arteko poetika izenburupeko testuan. Leteren ideien eta balorazio kritikoaren arteko esparrua jorratu du, berriz, Lourdes Otaegi Imazek Estalitako egia esanezinen poesia testuan.

Poetaren inguruko azterketa akademikoa beharren, bere «barne sentipen baten kontu emate halakoa, subjektiboa bezain zintzoa» eskaini du Joxerra Gartziak Xabier Lete: guztien lana guztien esku artikuluan. Haren musikari buruz, hitzei eta doinuei buruz idatzi du, aldiz, Antton Valverde musikariak. Eta haren oinarrizko bibliografia eta diskografia aurkeztu ditu Xabier Mendiguren Elizegik. Amaieran, Leteren poema antologia labur bat argitaratu du aldizkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.