Musika. Oki Moki
'Working Class Pop'
Diskoetxea: Paulinni Records.
Getariako bikoteak langile klaseko pop doinuekin jositako bigarren lana argitaratu berri du —diskoaren azalaren diseinua txalotzekoa da—. Aurreko lana kasetean baino ez zuten argitaratu gipuzkoarrek, eta izugarri gustatu zitzaidan: garage-punketik edaten zuen pop lan kitzikagarria zen. Bigarren honetan, ostera, punk-rock itzala handiagoa da, Aritzen Arrotzak taldearen eragina tarteko. Halere, bikotearen lo-fi markako melodiak oraindik antzematen dira; esaterako, Someday-n, eta nire ustez hortxe dago taldearen balioa. Oraingoan, gainera, euskaraz ere abestu dute, bai eta Humedecidos taldea omendu ere: Una mano para el dinero. Euskal Herriko proposamen interesgarrienetarikoa da, ezbairik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu