'What about Columbus' filmarekin hasi da, Gasteizen, Zinemastea v2

Euskal Herriko hainbat zuzendariren lehen lanen emanaldiez gain, mahai-inguruak ere eskainiko ditu

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Lander Camareroren What about Columbus filmaren aurre-estreinaldiarekin inauguratu zen atzo Gasteizko Krea Adierazpen Garaikidea zentroko Zinemastea v.2 topaketa. Gaurtik larunbata bitartean, Euskal Herriko hainbat zuzendariren opera prima edo lehen lanak emango ditu jaialdiak, Mikel Ruedaren Izarren argia, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean eta Ander Elorzaren Estralurtar lurraldea, besteak beste. Mahai-inguruak eta eztabaidak ere izango dira.

Krea bekaren laguntzaz filmatu du Lander Camarerok What about Columbus. Filmak hiru film labur biltzen ditu, horretaz gain film horiek egiteko prozesuen arteko antzak eta aldeak ere aztertuz. Antoine de Saint-Exuperyren Printze txikia laneko zati bat dute oinarri hiru film laburrek, eta Euskal Herrian, Perun eta Indian filmatu dira. Euskal Herriko film laburraz Aitor Arregi gidoilaria eta Jose Mari Goenaga zuzendaria arduratu dira.

Karra Elejalderi saria

Larunbatean, topaketaren itxiera ekitaldian, Karra Elejalde aktoreak Gutako Bat saria jasoko du. Ekitaldi horretan,Rodrigo Roderoren El idioma imposible emango dute, Irusoinek EITBren laguntzaz ekoitzitako film luzea, Francisco Casavellaren izenburu bereko nobelan oinarritua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.