Viana Printzea sariak diru ordaina izango du berriro
KULTUR POLITIKAK. Kulturaren Viana Printzea sariaren irabazleak 20.000 euroko ordaina ere izango du aurten. 2016. urtera arte, diru saria ere bazekarren garaikurrak, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi du sariak dotazio ekonomikoa berreskuratzea erabaki duela. Maiatzaren 3ra bitarte dago zabalik hautagaitzak aurkezteko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu