OPERA. Giuseppe Verdiren Un ballo in maschera opera (Mozorro dantza bat) Iruñera helduko da lehen aldiz aste honetan: ostiralean eta igandean emango dute, Baluarte jauregian. Guztira 170 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute; tartean, Sergio Escobar tenorea, Maria Pia Piscitelli sopranoa, Arthur Rucinski baritonoa, Maria Jose Montiel mezzosopranoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO abesbatza lirikoa.
Giuseppe Verdi musikagile italiarrak 1850eko hamarkadan ondu zuen Un ballo in maschera opera, bere bizitzako aldirik emankorrenetako batean. Garai hartan konposatu zuen, halaber, bere trilogiarik ezagunena, Rigoletto, Il trovatore eta La traviata obrek osatutakoa.
Operak Gustavo III.a Suediako erregearen hilketa du oinarrian. Stockholmeko operan hil zuten, 1792an, mozorro dantza batean. «Maitasun nahasteek, sorgin profezia beltzek eta askatasun idealek elikatzen duten arriskuz, sineskeriaz eta zorigaitzez betetako opera da hau», esan dute Baluartekoek.
Verdiren 'Un ballo in maschera', Baluarten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu