Zinema. Estreinaldiak

Vendettaren disko berriak ska erritmo alaiak dakartza

Haize instrumentuen bidez itxaropenezko mezua helarazi nahi du taldeak 'Puro infierno' bere bigarren lanean

Vendetta taldeko kideak, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Vendetta talde nafarrak bigarren diskoa kaleratu du, Puro infierno (Baga-Biga), haize instrumentuen bidez dantzarako doinu alaiak berriro ere zabaldu asmoz. Pello Reparaz taldeko tronboi jotzaile eta abeslariak azaldu duenez, lan berri honetan bildutako ska kantuekin gizarteari irribarrea eta itxaropena helarazi nahi izan diote. Lehenengo diskoan ez bezala, abesti berriez osaturikoa da, «%100 Vendetta».

Bertsioak alde batera utzi dituzte, baina Reparazek azaldu duenez, ez da aldaketa bakarra izan, «lirikari buelta bat eman diogu, baita konposaketari ere, eta mezua, aldarrikatzailea bada ere, ez da aurrekoan bezain esplizitua».

Zuzenean jotzeko gogoa dutela adierazi du Vendettako kideak. «Jendeak kontzertuetan ezagutuko du taldea, eta horregatik zuzenekoei begirako diskoa atera dugu». Hala, bira bat prestatu dute, taldearen hirugarrena, eta Euskal Herrian zein atzerrian hainbat kontzertu lotu dituzte jada.

Haize atalak ematen dio alaitasuna diskoari, baina ska musika beste hainbat estilorekin uztartua ageri da abestietan. Gitarraren indarra nabaria da adibidez, Reparazen hitzetan, «rockaren kutsua beti daramagulako alboan». Hego Amerikako erritmoen arrastoa ere antzematen da, rantxerak, tex-mex eta patxangak kasu.Vendettako kideek eskarmentua dute beste talde batzuetan, Skalariak-en besteak beste. 2008an sortu zen taldea eta 2009an plazaratu zuen lehen diskoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.