Vendettak agertokiak utziko ditu urte amaieran, 10 urteko ibilbidearen ostean
MUSIKA. Vendetta taldeak agertokiak utziko ditu 2018 hau amaitzean, taldekideek beraiek jakinarazi dutenez: «Naturaltasun osoz, gure bizitzek ibilbide ezberdinak hartu dituzte, eta agur esateko unea heldu zaigu». Agur hori hamar urtez agertokiz agertoki aritu ostean helduko da. Datorren asteburuan, larunbatean eta igandean, kontzertu bana emango dute Donostian; 17an, Gasteizen; eta 21ean, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu