Heldu den astean Bertso Astea antolatu dute Zestoan (Gipuzkoa). Hainbat kultur ekitaldi egingo dituzte, Uztapide plazara izenburupean. Hilaren 17an, bertsolariari buruzko liburuaren aurkezpen musikatua egingo dute Pako Aristi idazleak, Joxe Kruz Ezeizak, eta Aizpea Aristi eta Joritz Zunzunegi musikariek. 19an, berriz, Uztapide, bertsotik prosara hitzaldia emango du Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak. Eta hurrengo egunean, hilak 20, Arroa inguruko bertso historia; txapel bat, mila buru izeneko hitzaldi-tertulia izango da. Herriko kultur etxean egingo dituzte lehen bi ekitaldiak, eta Arroabeko eskola zaharrean izango da bestea; hirurak 19:00etan hasiko dira.
Igandean, hilaren 22an, emango diote amaiera egitarauari, bertso saio batekin. Azken Bertsolari Txapelketa Nagusietako txapeldunak ariko dira kantuan: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.Kiroldegian izango da, 18:00etan hasita. Bat-bateko saioak utziak baditu ere, Xabier Amurizak ere parte hartuko duela iragarri dute.
Uztapide izango du ardatz Bertso Asteak ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu