BILBO. Bilboko Blues Festival jaialdia lehen aldiz egingo dute uztailaren 29an, 30ean eta 31n. Areatzan eta Guggenheim museoan, nazioarteko blues musikarien ikuskizunak izango dira. Bob Strogerrekin batera, Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Fantastic Negrito, Raimundo Amador, Shemekia Copeland, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Blues Triumvirate, Flamingo Tours, Micky & The Buzz eta Travellin' Brothers taldeek parte hartuko dute jaialdiaren lehen aldian.
«Izarrez betetako kartel» gisa definitu dute egitaraua Xabier Otxandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak eta Carlos Malles jaialdiaren lehen aldiko zuzendariak. Halaber, xedeen artean azaldu dute zaleei Europako biretan parte hartu ohi ez duten artistez gozatzeko aukera eman nahi diela jaialdiak, baita generoa ezagutzen ez duten horiei hurbiltzea ere. «Jaialdian, generoaren barruan dauden estilo guztiak erakutsiko dizkiegu ikusleei», gehitu du Mallesek.
Uztailean hasiko da Bilboko lehen blues jaialdia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu