Zeintzuk dira 2024ko zure hiru diskorik eta hiru libururik kutunenak?: galdera hori egin zien BERRIAk irakurleei abenduaren 16an. Geroztik, 1.935 lagunek erantzun dute. Botoen arabera, Uxue Alberdiren Hetero ipuin bilduma eta Gorka Urbizuren Hasiera bat diskoa izan dira iraungi berri den urteko gogokoenak.
Ikusi gehiago
Haien atzetik, Miren Amurizaren Pleibak eta Ruper Ordorikaren Bakarka bi aukeratu dituzte.
Hemen ikus daiteke 2024ko libururik eta diskorik gogokoenen zerrenda osoa.
Ikusi gehiago
Gaur izan da galdeketan parte hartzeko azken eguna, eta erantzun duten guztien artean 100 euroko bi bonu zozketatu ditu BERRIAk, Elkar dendetan erabiltzeko. Mikel Lizartza Dorronsorok eta Garazi Urretabizkaiak irabazi dituzte.
2023ko lanen bozketan, Karmele Jaioren Maitasun kapitala eta Zetak taldearen Aaztiyen nabarmendu ziren.