Irudia. Andoain

Uxue Alberdik jaso du irakurleen saria

J. URBE / FOKU.
2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
111 Akademiako irakurleek Jenisjoplin eleberria aukeratu zuten 2017ko libururik onena, eta, horrenbestez, Uxue Alberdik 111 Akademiaren saria jaso zuen atzo, Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean. Alberdiren liburuko hainbat pasarte irakurri zituzten irakurleek, Lou Topet taldearen musika lagun. Ekitaldian izan ziren, halaber, Jon Unanue 111 Akademiako burua, Ana Carrere Andoaingo alkatea, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.