Iñigo Astiz. Idazlea

«Uste dut nik ere idatzi nuela ez hainbeste ongi egiten saiatzen, baizik eta pozik»

J. FONTANEDA / FOKU.
aitor biain
Gasteiz
2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Idazlea eta BERRIAko kazetaria da Iñigo Astiz (Iruñea, 1985). Lauaxeta saria jaso zuen iaz Analfabetoa poema bildumarekin. Aurretik Baita hondakinak ere eta Kixotenean argitaratu ditu.

Epaimahaiak esan du liburua haur literatura peto-petoa dela, baina zuk aitortu zenuen idaztean zalantza egin zenuela ea haurrentzat ari ote zinen.

Harritu nau aipamenak, baina poztu ere bai, liburuaren target-a den jendeari ongi iritsi zaion seinale baita. Baina sakonean uste dut haur eta gazte literaturaren etiketa horiek direla sarbidearen neurria ematen duten hitz batzuk, eta benetan garrantzitsua ez dela sarbidea nolakoa den, baizik eta barruan dagoena zer den.

Maite Mutuberria ilustratzailearekin egindako liburua da. Zein garrantzia du halako liburuetan lana partekatua izateak?

Erabatekoa. Liburuak funtzionatzen du Maiteren marrazkiei esker ere bai. Nik sentitzen dut bion liburua dela, sintonian sortutakoa. Maitek liburuaren aurkezpenean esan zuen bezala, ez zuen ongi marraztu, baizik eta pozik, eta uste dut nik ere idatzi nuela ez hainbeste ongi egiten saiatzen, baizik eta pozik. Eta uste dut poz hori inprimatuta geratu dela liburuan.

Jolaserako liburua da, baina sorkuntza ere jolasezkoa izan zen.

Hau izan zen jolasetik eta jolasera bideratutako poema sorta bat. Berez, ez nuen liburu bat sortzea buruan; liburua sortu zen ohartu nintzenean jolasean zebiltzan poema talde handi bat neukala. Jolas horrek berak sortu du liburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.