KRITIKA. Musika

Urtz

Urtz taldearen 'Esnatzean' diskoaren azala.
Urtz taldearen 'Esnatzean' diskoaren azala.
2024ko maiatzaren 26a
05:00
Entzun

Urtz

'Esnatzean'

Diskoetxea: Maldito Records.

Hamar urteko geldialdiaren ondoren, jatorrizko partaideekin itzuli zen Urtz 2014an. Hortik aurrera, 2019an Xabier Camarerok beste hiru musikarirekin jarraitu zuen aurrera. Bigarren diskoa dute jada, eta, zazpi kantu berri hauek entzun ondoren, eta aurrekoan bezala heavy metalik ez dagoen arren, kalitate estandarrak ezin hobeto betetzen dituzte. Taldearen nortasun agiria diren melodia hunkigarriek (Ez etsi, Hegoak eta abarrek) hor jarraitzen dute. Malenkonia trazak (Zonbi) edota pasarte epikoak (Esnatzean) ere ez dira falta, han-hemenka barreiatuta dauden elektronika seinale txiki batzuez gain. Kuriosoa eta pizgarria da Beldurrik gabe-ren groovea, hain justu Gatibuk Musikak salbatuko gaitu-n egingo lukeenaren antzekoa. Xabierren ahotsak betiko magia mantentzen du, eta bere musikarien profesionaltasunak sustengu segurua ematen dio. Zuzeneko errepertorioan arazorik gabe sartzeko moduko kantuak ditugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.