Urtea amaitu aurretik ireki nahi dute Plateruena

2022ko irailaren 30a
00:00
Entzun
KULTURGUNEAK. 2020ko abenduan Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokia itxi zutenetik, bi prozesu parte hartzaile egin dira, aretoaren etorkizunari buruzko iritziak jasotzeko. Bata udalak bultzatu du, eta bestea, berriz, herritar talde batek. Anboto aldizkariak jakinarazi duenez, herenegun egindako udalbatzarrean EAJko zinegotzi Jon Sergio Atxotegik galdetuta, udal gobernu taldeko Iker Urkizak adierazi zuen urtea amaitu aurretik ireki nahiko luketela Plateruena, Durangoko Azokaren ondoren. «Eta ezin bada, 2023aren hasieran».

Oraingoz, beste kulturgune batzuk aztertu dituzte, eta txosten juridiko-teknikoa egin dute. Bertan, Plateruena kudeatzeko hiru eredu proposatzen dira: kudeaketa zuzena (udalak kudeatua), zeharkakoa (kontzesio bidezkoa) eta partekatua, hau da, publiko-komunitarioa. «Azken horrek islatzen ditu ondoena prozesu parte hartzaileetan jasotakoak. Eredu horri forma ematen ari gara», azaldu du Urkizak, Anboto-ren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.