Urtarrilaren 23tik 29ra egingo dute (H)ilbeltza astea
LITERATURA. Urtarrilaren 23tik 29ra egingo dute, Baztanen (Nafarroa), Euskal Nobela Beltzaren Astea. Besteak beste, Eneko Barberenak, Joseba Sarrionandiak, Jon Alonsok, Mikel Alvarezek, Gaizka Ugaldek eta Ruper Ordorikak parte hartuko dute antolatutako ekitaldietan, eta mahai ingurua ere izango da Garazi Arrula eta Garazi Ugalderekin, Amaia Apalauzak gidatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu