Historiaren apetak. Koronabirusak sortutako osasun larrialdiaren eraginez, ia atez ate joango dira 2021eko eta 2022ko maskaradak Zuberoan, tartean astebeteko etenaldia baino izango ez dutela. Barkoxeko gazteei ezinezko egin zitzaien iazko neguan hastea, horregatik ekin zioten udan, eta larunbatean amaituko dituzte, Barkoxen. Justu astebeteko atsedenaldiaren ondoren hasiko dira Atharratze eta Alozeko gazteenak, urtarrilaren 16an, zehazki, Atharratzen bertan.
Dantzan.eus webguneak eman du daten berri; zehaztu duenez, guztira hamabi herri bisitatuko dituzte maskaradek aurten, eta azkena apirilaren 17an egingo dute. Joimo Aranzet ari da gazteekin errejent eta dantza irakasle, eta hark helarazi die arizaleei emanaldiei buruzko informazioa. Frank Berhouet izango da jauna, esaterako; Kattalin Errezarret eta Lisa Loustau izango dira andereak; Clement Hastoy eta Maika Lafont-Etxeberri laborariak; Laurie Sagardoiburu laborarisa, eta Antton Aranzet zamaltzaina. Halaber, Clement Errezarret eta Mathilde Baque izango dira xorrotxak; Guillaume Rekalt Kabana; Bixente Baque Pitxu; Marina Oskunegarai eta Laure Oskunegarai kerestuak; Patrick Jonet, Nicolas Arhie, Jerome Garicoix eta Anna Iraola kauterak, eta Johañe Iriart buhame jauna. Horiek, beste hainbaten artean.
Dantzan.eus atariko kideek gogoan izan dute Allande Sokarros kazetariak BERRIArako egin ohi zuen maskaradei buruzko lana ere, eta haren jarduna laudatu dute —duela hilabete zendu zen Sokarros—.
Urtarrilaren 16an hasiko dituzte aurtengo maskaradak, Atharratzen
Atharratze eta Alozeko gazteek egingo dituzte aurten maskaradak, eta, apirilaren 17ra bitarte, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte guztira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu