LITERATURA. 111 Akademiak Arantxa Urretabizkaia idazleari (Donostia, 1947) emango dio urteko saria. Akademiako kideek idazlearen Azken etxea eleberria izendatu dute iaz argitaratutako libururik gogokoena, eta ekainean jasoko du saria, jendaurreko ekitaldi batean.
Idazleak iazko apirilean atera zuen liburua. Izenburuak iradokitzen duen moduan, bizitzako azken urteak pasatzeko etxe baten bila dabil protagonista.
Saria nori eman erabakitzeko, hiru bozketa egin dituzte urtarriletik apirilera. Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa eta Urretabizkaiaren lana iritsi ziren azken itzulira.
Urretabizkaiak irabazi du 111 Akademia saria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu