Urretabizkaia eta Lertxundi dira 111 Akademiaren sariko finalistak
LITERATURA. 2022ko saria nori eman erabakitzeko bigarren bozketa egin berri du 111 Akademiak, eta, horrenbestez, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa sartu dira finalean. Horiekin batera, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia eta Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori izan dira bigarren fasean. Urretabizkaiaren eta Lertxundiren liburuen artean hautatu beharko dute sariduna akademiako kideek, apirilaren 23ra bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu