Uribe Kosta nagusitu zaio Hego Uriberi Bertsolari Gazteen BBK Sariketan
BERTSOLARITZA. Uribe Kostako taldea nagusitu zen, atzo, Leioan (Bizkaia), Bertsolari Gazteen 30. BBK Sariketaren bigarren saioan, Hego Uribe gaindituta, eta, horrenbestez, finalaurrekoetarako sailkatu da. Azaroaren 21ean Zornotzan (Bizkaia) egingo den finalerdian Lea Artibai izango du aurkari. Azken talde hori Arratiakoari gailendu zitzaion, astelehenenan, Markinan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu