Urdaibaiko Guggenheim proiektua ez dela «oso inbaditzailea» esan du Pradalesek

Museo hori inauguratzea gustatuko litzaiokeela aitortu du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, baina ez dutela «arinegi jokatuko» ziurtatu du.

Urdaibaiko argazki bat, Guggenheim museo bat egin nahi duten lekukoa. EFE
Urdaibaiko argazki bat, Guggenheim museo bat egin nahi duten lekukoa. EFE
2024ko abenduaren 9a
13:15
Entzun

Urdaibaiko eskualdean (Bizkaia) Guggenheim museo bat eraikitzeko proiektua ez dela «oso inbaditzailea» iritzi dio Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradalesek, eta aitortu du museo hori inauguratzea gustatuko litzaiokeela. «Baina gauzak ondo egin behar dira, arinegi ibili gabe, eta halako kultur, ingurumen eta gizarte proiektu bati eragiten dioten auziak bermatuz». Bilbon egin ditu adierazpenok, ekonomiari lotutako foro batean. 

Museoak bi egoitza izango lituzkeela ekarri du gogora Pradalesek, Gernikan bata eta Muruetan bestea, eta proiektua tramitazio fasean dagoela eta ez dela «oso inbaditzailea» gaineratu du. «Eskualdeko biztanleei entzuteko, eta hobekuntzak nahiz gomendioak gehitzeko konpromiso instituzional bat dago. Badago aldaketak gehitzeko denbora, eta ez dugu arinegi jokatuko», ziurtatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.