Urdaibaiko Guggenheim museoa beharrezkoa dela dio Bidartek
Orain arteko 15 urteko ibilbidea arrakastatsua izan dela uste du, baina lider jarraitzeko zabaldu egin behar dela
Aurrerantzean ere «lider izateko», Bilboko Guggenheim museoak, presarik gabe bada ere, Urdaibaiko Guggenheim museo berria behar duela adierazi du Juan Ignacio Bidartek, Bilboko Guggenheim museoaren zuzendariak. Hamabost urte bete ziren atzo Bilboko museorik handiena inauguratu zenetik, eta Bidartek uste du aurrez jarritako helburuak ondo bete dituela: «Bilboren antzaldaketaren katalizatzailea izatea eta nazioarteko proiekzioa izatea». Guggenheim Fundazioarekiko harremana ere oso ona izan delakoan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu