Ur Apalategik irabazi du Beterriko Liburua saria, bigarren aldiz

'Fikzioaren izterrak' ipuin liburua izan dute iazko obra gogokoena 111 Akademiako kideek

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak (Susa) izan dute iazko libururik gogokoena 111 Akademiako kideek. Hala, Apalategik irabazi du Beterriko Liburua saria.Maiatzaren 5ean egingo dute aipamena ezagutzera emateko ekitaldia, Asteasuko udaletxean, eta saritutako obraren larruz koadernaturiko ale bat emango diote. 1997an ere Apalategirentzat izan zen aipamena, Gauak eta hiriak eleberriagatik. Hala, Anjel Lertxundi eta bera dira saria bitan irabazi duten idazle bakarrak.

Urtarriletik, hiru bozketa egin dituzte sariduna hautatzeko. 170 akademiakideei iazko libururik gustukoena aukeratzeko eskatu zitzaien lehen txandan, eta botoen herenak lortu zituen obrarik ez zenez, ohiko prozedurari jarraitu zioten. Hirugarren txandan, Fikzioaren izterrak eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak izan ziren finalistak, eta hamasei botoren aldearekin gailendu zen Apalategiren lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.