KRITIKA. Musika

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldearen diskoaren azala.
Unidad Alavesa taldearen diskoaren azala.
2024ko martxoaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

UNIDAD ALAVESA

'Motoki, Zakurreki, Egurreki…'

 

Diskoetxea: Artza Records.

Atzo balitz bezala gogoratzen dut 2017an Unidad Alavesak lehen diskoa argitaratu zuenekoa, eta jada laugarren lan luzea dute Motoki, Zakurreki, Egurreki... hau. Aurrekoetan bezala, folk abestiak, parafernaliarik gabeko hitz zuzenak, eta jarrera indartsu bezain harroa erakusten dute ataundarrek. Hamar abestitan zehar folka, rocka eta popa ere nahasten dituzte, doinu alai eta dantzagarriak sortuz askotan —zuzenekoak festa handi bat izan ohi dira—, lasai eta serioagoak besteetan, erreibindikazioz edota kritikaz beteriko hitzekin konbinatuz, eta betiere puntu ganberro hori galdu gabe. Disko hau ere horren beste adibide bat da, txikitik eraginez, DIY filosofiarekin, jendartera iritsi eta euren lekua aise lortuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.