Unai Andarentzat Arabako azken final-laurdena

Perea eta Anda, atzoko saioan. A. B. E.
2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final laurdena jokatu zen atzo Aramaioko kultur etxean, eta Unai Andak lortu zituen puntu gehien: 241,5. Hala geratu zen gainontzeko kantukideen sailkapena: Andere Arriolabengoa (234), Oihane Perea (232,5), Felipe Zelaieta (227), Manuel Bendala (213) eta Asier Rubio (203,5). Gai jartzaile lanetan Aintzane Irazustak jardun zuen.

Bigarren faseko beste bi final laurdenetan, Asier Otamendi eta Manex Agirre nagusitu ziren aurretik, eta argituta geratu da jada finalerdietarako zeintzuk sailkatu diren. Hurrengo saioa Araiako Andra Mari aretoan izango da, 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.