Anjel Lertxundi. Idazlea

«Umeei dena pure bat bezala egina ematea astakeria bat iruditzen zait»

GORKA RUBIO / FOKU.
Andoni Imaz.
Donostia
2021eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Anjel Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948) biloben enkarguz hasi zen Haltzaren muinoa sortzen, lotarako ipuin bat eskatu ziotela eta. Inprobisazioaren bidez iritsi zen izaki bizigabeei bizia ematera.

Zenbateraino da saritu berri duten liburua bilobei kontatu zenien ipuin hura?

Hasierako hartan eskema zegoen: uholde bat, zuhaitz bat itsas aldera daramana. Itsasaldiko bidaia hori nolakoa den gero garatuta dago, noski, bestela lo egingo zidaten bost bat egunez [barrez].

Epaimahaiak nabarmendu ditu klasikoei egindako keinuak.

Animalia batzuk sartu nituen, okila tartean. Kontu horietan ez naiz jabetua, eta XIX. mendeko eta XX. mende hasierako testu batzuetan begiratzen jardun nintzen euskal tradizioan animalia batzuengatik zer esaten duten. Idaztean ikusi nuen badagoela naturari buruzko emaitza bat ni asko betetzen nauena. Gizakiak naturan parte hartzen duenean, hondamendi naturalei guk egindakoak eransten dizkiegu.

Esan duzu haurrentzako literaturak literatura izan behar duela beste ezeren gainetik.

Uste dut, gauza guztietan bezala, erraztasuna ez dela ona. Zu saiatzen zarenean gauza bat txukun egiten, bete egiten zaitu, baina betetzen zaitu saiatu egin zarelako, buruan zeneukana lortu arte etsi ez duzulako. Benetako gozamena esfortzu txiki baten bidez etortzen da. Umeei den-dena egina, pure bat balitz bezala ematea astakeria bat iruditzen zait; ez literarioa bakarrik, baizik eta astakeria pedagogiko bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.