Uda ostean 30 hilabetez itxita egongo da Gasteizko Principal antzokia

Udako denboraldia amaitzean hasiko dira antzokia eraberritzeko lanak. Gasteizko Udalak Tecsa-Ocisa enpresa elkarteari esleitu dio kontratua, puntuaziorik altuena lortuta.

(ID_17186203348605) Gasteizko Principal antzokia.
Gasteizko Principal antzokia. GASTEIZKO UDALA
Arabako Alea
2024ko ekainaren 17a
12:25
Entzun

Erabaki da zein enpresak zaharberrituko duen Gasteizko Principal antzokia. Lizitazio epea amaituta, Tecsa eta Ocisa enpresek osatu duten aldi baterako enpresa elkarteak irabazi du lehiaketa, eta udako denboraldia amaitu ostean abiatuko dira lanak. 30 hilabetez luzatzea aurreikusten dute, atzerapenik ezean. Maider Etxebarria alkateak adierazi du "jarduera artistikoen eskakizunetara egokitua geldituko dela antzokia, erosoagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa" izango dela.

Tecsa-Ocisa ABEEaren proposamenak lortu du puntuaziorik altuena lizitazioan. 11.225.333€ beharko dituzte lanetarako, lizitazio prezioa %0,7 jaitsita.

Albiste osoa Arabako Alea-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.