Nazioarteko Txotxongiloen Elkarteak lau urtetik behin antolatzen du munduko kongresu eta jaialdia, eta datorren ekitaldia 2016an egingo da. Hain zuzen ere, Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak eta Donostia 2016k jaialdia antolatzeko hautagaitza aurkeztu dute, eta hilaren 31n jakingo da ekitaldi hori bi herri horietan izango ote den. Tolosak eta Donostiak Errusiako Ekaterinburgo hiriarekin lehiatu beharko dute, orain dela aste batzuk Ouluk (Suedia) bere hautagaitzari uko egin baitzion.
Blanca Urgellek (Jaurlaritza), Aitzpea Goenagak (Etxepare institutua), Igor Otxoak (Donostia 2016), Ibai Iriarte Tolosako alkateak eta Idoya Otegik (Topic) osatuko dute hautagaitza defendatuko duen ordezkaritza, Chengdu-n (Txina). Nazioarteko 200 aholkularik baino gehiagok bozkatuko dute, eta egun horretan bertan jakinaraziko dute erabakia.
Txotxongiloen Munduko Jaialdia antolatu nahi dute Tolosak eta Donostiak
Lau urtetik behin antolatzen da, eta hilaren 31n jakingo da biltzarra Gipuzkoan egingo den
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu