Literatura. Haur eta gazte literatura. 'TXOMINEN OHITURAK'

Txominen lau ale berri

2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Egilea. Leisbet Slegers.

Ilustratzailea. Leisbet Slegers.

Itzultzailea. Eukene Herrera.

Argitaletxea. Ibaizabal.

Nork ez ditu Kattalin eta Txomin pertsonaiak ezagutzen? Izan ere, bi pertsonaia hauek lehen irakurleentzako ezinbesteko bihurtu dira, Slegers belgikarraren irudi eta gidoi eraginkorren konbinaketari esker.

Oraintxe autore honen lau obra euskaratu dituzte: haietako hiru antzeko proposamena duten liburuak dira, laugarrena Txomin ezagunaren album berria: Txominen ohiturak.

Begira nolako... deritzen hiru liburuok erditik moztutako orrialdeak dituzte, konbinazio desberdinekin jolastera bideratutako animalien hanka trukea batean, belarriena hurrengoan eta isatsena hirugarrengoan. Animalia bakoitzeko testu bat dago, letra larriz idatzia, egiten duen soinua agertuz lehenik (bee, kua-kua, eta abar), ñabardura fisiko bat azpimarratuaz ondoren, eta hirugarrenik, beste animalia baten hankekin zein itxura edukiko lukeen frogatzeko iradokiz. Hamazortzi hilabetetik aurrerako irakurleentzat, laguntzarekin.

Txominen azkeneko abenturari dagokionez, 2009an hasitako ildoa jarraitzen du (ikus BERRIAko hemerotekan: Txomin. Ibaizabal, 2009-11-15 datarekin). Formatu handiaren aldeko apustuari heltzen dio, 26x27 zm, eta garai bateko kartoizko orrialde iskin-borobil haiek gabe, paperezko orrialdeak ditu.

Mamiari dagokionez, bilduma erako liburua da, izenburuak dioen legez, eguneroko ohiturekin lotutakoa: jantzi, pixa egin, elikadura, bainua eta lotarako unea. Bi urtetik aurrerako haurrekin irakurtzeko, edo beren kasa irakurtzen hasten direnentzat.•
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.