Txomin Peillen zenari aitortza egin diote Baionan

2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
SARIAK. Aurtengo Baiona Hiria Sariak banatzeko ekitaldia egin zuten atzo arratsean, Baionako Herriko Etxean, eta Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina zenari eskaini zioten Ohorezko saria —joan den astean zendu zen—. Aitortza horren bidez, «bizi osoan euskararen edo euskal kulturaren babesean eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edo talde bat» saritzen dute urtero Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak, eta Peillenen ekarpena nabarmendu dute aurten. Haren izenean, Battittu Coyos euskaltzainak hartu zuen saria.

Euskal Kulturaren sariarekin, berriz, Euskal Herriari lotutako doktore tesi bat edo argitaratu gabeko ikerketa lan bat nabarmentzen dute, eta Txomin Povedarena nabarmendu dute aurten, There is an alternative izenburupeko tesiagatik.

Bideo-dokumental Sorkuntza saria ere banatzen dute bi erakundeek urtero, eta Lanartea elkarteak jaso du aurtengoa, Loreak belaunetan lanari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.