Txirri, Mirri eta Txiribiton eta EOS elkarrekin arituko dira

'40 urteko algara' emanaldia emango dute ostiralean, Gasteizen, eta larunbatean, Donostian

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaketa Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek 40 urteko algara emanaldia emango dute ostiralean, Gasteizen (Principal antzokian), etalarunbatean, Donostian (Kursaal auditoriumean). Gasteizko emanaldia 19:00etan hasiko da, eta Donostiakoa, berriz, 12:00etan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Familian zikloko azkeneko bi kontzertuak izango dira.

Txirri, Mirri eta Txiribiton haien 40. urteurrena ospatzen ari dira, eta, horretarako, haien errepertorioko doinu ezagunenak orkestra eta abesbatzarako bertsioan partekatu dituzte. Haien esanetan, «barre egitea» eta «abestea» da ikuskizunaren helburua. Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko abesbatzarekin eta Araoz Txiki eta Easo Txiki abesbatzarekin batera, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Pintto, Pintto, Zapi zuria, Behin edo behin eta Paristik natorren abestiak jo eta abestuko dituzte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.