Txirri, Mirri eta Txiribiton EOSekin ariko dira asteartean Bilbon

Beren abestirik ezagunenekin, 40 urteko ibilbidea ospatu eta publikoari agur esango diote pailazoek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ezagunek 40 urteko ibilbidea ospatu eta publikoari agur esango diote datorren asteartean, abuztuak 21, 19:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egingo duten 40 urteko algara kontzertuaren bitartez.

Barre eta kanta eragiteko asmoz, pailazoen abestirik ezagunenak emango dituzte: Txirri, Mirri eta Txiribiton; Pintto, pintto; Zapi zuria; Behin edo behin; Paristik natorren… Zeregin horretan lagun izango dituzte Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior, Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatza eta Araoz Txiki eta Easo Txiki abesbatzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.