Txilek leku berezia izanen du aurtengo Translatines jaialdian

Gaur hasi eta hilaren 22a arte, Latinoamerikako antzerkien hitzorduak 30. jaialdia ospatzen du

Erredakzioa
Baiona
2011ko urriaren 13a
00:00
Entzun
1981ean hasi zen, Antzerkiaren Astea izenarekin Baionan. Eta geroztik urtez urte Latinoamerikako eta Espainiako Estatuko antzerki garaikideari leiho bat irekitzen ahalegindu da. Azkenaldian Translatines izenarekin, eta biurtekoa bilakaturik, beti segitzen du hitzordu baionesak. Eta horra hor 30. jaialdia. Gaur hasi eta 22a arte, Txileko antzerkia izanen du gomita nagusia. 12 ikusgarrietatik sei handik datoz.

Horien artean, “Ñi pu tremen—, mis antepasados antzerkiak leku berezia izanen duela iragarri du, jaialdiko arduradun Jean-Marie Broucaretek. Taula gainean, emazte maputxeen bost belaunaldi elkartzen dira. Matea prestatzen edo iruten ari direla, beren herria eta kultura biziarazteko jasaten dituzten zailtasunak aipatzen dituzte. Urriaren 21ean eta 22an, Baionako Elkartetxean ariko dira 19:00etan. Horren oihartzun, La Compagnie des hommes taldearen Emabide ikusgarriak emazte euskaldunei hitza ematen die. Gaur Kanbon ariko dira 20:30ean, eta 22an, 18:00etan Baionan.

Usaian bezala, antzerki emanaldien ondoan, erakusketa, hitzaldi eta kontzertuak ere izanen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.