Donostiako 67. Zinemaldia. Irudia. Donostia

Txepe Lara ekoizleak Zinemira saria jaso du

2019ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Jose Maria Txepe Larak Zinemira saria jaso zuen atzo, Viktoria Eugenia antzokian egindako Euskal Zinemaren Galan. Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizle-elkarteek euskal zinemaren pertsonaia nabarmen baten ibilbidea aintzat hartzeko ematen dute ohorezko sari hori, eta aurretik Imanol Uribek,Alex Angulok, Elias Kerejetak, Michel Gaztanbidek, Juanba Berasategik, Pedro Oleak, Karmele Solerrek, Ramon Bareak, Julia Juanizek eta Ramon Agirrek jaso dute. 1987an sortu zuen Jose Maria Larak P.C ekoiztetxea, eta orduz geroztik hainbat film ekoitzi ditu: Arantxa Lazkanoren Urte ilunak, Ramon Barearen Pecata Minuta, eta Telmo Esnal eta Asier Altunaren Aupa Etxebeste!, besteak beste. Hain zuzen ere, azken horren jarraipena estreinatu zuten atzoko galan: Agur, Etxebeste!.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.