Kritika. Musika

Txatar

Txatar / 'Hildakoen jainko'
2024ko ekainaren 2a
05:05
Entzun

TXATAR

'Hildakoen jainko'
Diskoetxea: Basque Metal Country.

Legen Beltza taldean aritutako hiru partaidek (Joseba Azkue, gitarra; Edorta Azkune, bateria; Xanti Rodriguez, baxua eta ahotsa) Karrantzako Blackstorm estudioan grabatu dute lehen diskoa, Ekaitz Garmendiarekin. Garmendiaren aukeraketa, beraiekin Legen Beltzan ibilitakoa baita, bereziki aproposa dela uste dugu. Oinarrizko thrash metala lantzen dute, zuzena, brutala eta apaindurarik gabekoa. Egia da momentu jakin gutxi batzuetan —batez ere diskoari izena ematen dion kantuan— lehen garaiko Su Ta Gar gogora ekar dezaketela, baina sarriagotan kokatuko genituzke Diabolus in Musica grabatu zuen Slayer-en orbitan. Horrek ez die zenbaitetan gitarrak bikoiztea oztopatzen, ez eta tarteka soloren bat egiten ere (Gutuna). Gainera, Ospel edota Itzalik gabe bezalako kantuetan ahots tonu aldaketak (guturaletik agudora) eskergarriak dira oso. Euskal mitologian oinarritutako hitzek, bide batez, erakargarriago egiten dituzte berez epikoak diren paisaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.