Txapeldunen Bertso Jaialdia egingo dute gaur, Zestoan

Amets Arzallus, Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio ariko dira kantuan; gai jartzaile, berriz, Amaia Agirre

Erredakzioa
2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Manuel Olaizola Urbieta Uztapide arretagunean jarri du berriki Pako Aristi idazlearen Nire Uztapide lanaren berrargitalpenak. Bertsolariaren biografia nobelatua da, eta Zestoako Udalaren (Gipuzkoa) enkarguz ondu du edizio berria Aristik. Zestoakoa zen bertsolaria, eta Uztapide plazara bertso astea egin dute bertan asteon. Bada, egitasmoari azkena emateko, Txapeldunen Bertso Jaialdia antolatu dute gaurko, eta azken urteetako Bertso Txapelketa Nagusiko irabazleak ariko dira kantuan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio. Haiekin ariko da Xabier Amuriza ere, eta berezi egingo du horrek saioa, utzia baitu plaza Amurizak —Uztapide, bertsotik prosara hitzaldia ere eman du asteon Zestoan—.

Kiroldegian izango da ekitaldia, 18:00etan. Amaia Agirre bertsolaria ariko zaie gaiak jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.