Txangoak ere bai, liburuko txokoetan barrena
Liburua ezagutarazteko hasi zen Ibon Martin bertan ageri diren txokoetara txangoak antolatzen, eta esan du ibilaldi horiek dagoeneko «tradizio» bihurtu direla. Txango horietan, partaideei azaltzen die non gertatzen diren eleberrian ageri diren hilketak, nola egongo litzatekeen paisaiaPasaiako kanpo portua egin izan balitz, eta non dauden eleberriko gainerako elementuak. Besteak beste, aurrez eskolan liburua irakurri duten ikastetxeetako ikasleekin egiten ditu txangoak, 16-17 urte inguruko gazteekin. «Esperientzia zoragarria da; gazteekin joaten zara, interesa izaten dute, eta galdera pilo bat egiten dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu